ES | EU
Gobierno Vasco

EASO Politeknikoa Lantoki Trebakuntzan buru Gipuzkoan

  • 2011-11-15 |

EASO Politeknikoko ikasleek Confebaskeko Lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso zuten aitorpen diploma.

Joan den azaroaren 16 Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen ekitaldian, Lantoki Trebakuntza 2010/11 ikasturtean amaitu zuten ikasleei aitorpen diploma eman zien Miguel Angel Lujua Confebaskeko Lehendakariak eta Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak. Argazkian Zurgintzako gure ikasle den Mikel Olasagasti ageri da Confebaskeko Lehendakariaren eskutik diploma jasotzen. Berak ordezkatu zituen Euskal Herrian eta atzerrian enpresa ezberdinetan praktikak egin dituzten gure ikastetxeko ikasleak, 94 erdi mailako zikloetakoak eta 186 goi mailakoetakoak.

Mikel Olasagasti de la familia profesional de Madera y Mueble recibe el diploma de manos del Presidente de Confebask

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus