ES | EU
Gobierno Vasco

Albisteak

Haur Hezkuntza Bihotz Inguru baso eskolan eta Bizilore eskola aktiboan

2018-02-13

ikasleak basoan oinez

Haur Hezkuntza bigarren mailako ikasleek Bihotz Inguru basoeskola eta Bizilore eskola aktiboa, hurrenez hurren, ezagutu zituzten otsailaren 6an eta 7an.

Eskola horien arduradunek azaldu eta erakutsi zizkiguten beren hezkuntza proiektu berritzaileak. Benetan interesgarria izan zen ikusi eta ikasi genuena, izan ere haur hezkuntza ulertzeko moduak erabateko berrikuntza ekartzen digu.

Ondorio hauek nabarmenduko genituzke bi proiektuetan: lehena, haurra dela bere ikaskuntzaren protagonista nagusia eta bigarrena, helduaren eta hezitzailearen papera ondoan ibiltzea eta laguntzea dela, espazioa, denborak eta baldintzak antolatuz.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus