ES | EU
Gobierno Vasco

Aho eta hortzen higienerako osasun-hezkuntza kanpaina

2012an, Aho eta Hortzen Higienea Zikloko Osasun-Hezkuntza eta Osasunaren Sustapena moduluan, irakasgaiko edukien barruan egitasmo bat garatzen hasi ginen eta honen bidez Osasun-hezkuntzako kanpaina bat martxan jarri zen.

Kanpaina honen helburua institutuko ikasleak aho eta hortzen higienea era egokian mantentzeak duen garrantziaz kontzientziatzea eta jabetuaraztea zen eta era berean ahoko higiene txar batek izan ditzakeen ondorio kaltegarriak ikustea. Halaber, beste gai batzuk ere lantzen ziren, hala nola, elikadura desegokiak, alkoholak, tabakoak edo ahoko pierzinak aho eta hortzen higienerako izan ditzaketen arriskuak...

Horretarako jarduera ugari antolatu ziren. 2012-2013 ikasturtean proiektua zentroko ikasle guztiei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina baten bidez hasi zen, kartelak eta eskuorriak erabiliz. Geroago zentroko ziklo desberdinetako 7 talde aukeratu ziren eta inkesta bat egin zitzaien aho eta hortzen higienearen inguruan zituzten ohiturak ezagutzeko eta azkenik Aho eta Hortzen Higienea zikloko ikasleek hitzaldiak eman zizkioten talde bakoitzari.

Gaur egun, osasun-hezkuntza kanpainarekin jarraitzen dugu urtero eta aipatutako jarduerei beste bat gehitu zaie: Usandizaga-Peñaflorida BHIko DBHko ikasleei hitzaldiak ematen zaizkie.

Esan daiteke kanpaina honek arrakasta handia izan duela burutu den urteetan bi ikastetxeetan

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus