ES | EU
Gobierno Vasco

Etxeko hornidura eta mahai-tresnak GERNIKA lantegira bisita

  • 2019-10-04 |

ikasleak azalpenei entzuten lantegianJoan den irailaren 25ean Bitxigintza Artistikoa zikloko 2. mailako ikasleek etxeko hornidura eta mahai-tresnak egiten dituen GERNIKA lantegia bisitatu zuten, izen bereko herrian.

3 ordu iraun zuen bisita zabal bezain interesgarrian, ikasleek ikusi ahal izan zuten nola egiten diren altzairu herdoilgaitzeko mahai-tresnak prentsa hidraulikoa erabiliz eta baita matrizeria lantegia ere, non egiaztatu ahal izan zuten zein gertu egon daitezkeen metalgintzako fabrikazio prozesu desberdinak, ekoiztutako objektua edozein delarik ere.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus