ES | EU
Gobierno Vasco

Bitxigintza artistikoaren bidaia Veneziara

  • 2018-10-29 |

Ikasleen argazkia erakusketa egoitzaren aurrean

Joan den irailean bitxigintza artistikoaren arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloko ikasleek Venezian izan ziren ikas bidaian. Bertan, VicenzaOro azokan, bitxigintzari buruzko Europako erakusketarik handiena, goi mailako bitxigintza italiarraren sektoreko azken joerak ezagutu eta baloratu ahal izan zituzten.

Bidaiak iraun zuen hiru egunek HOMOFABER erakusketarekin kointziditu zuten https://www.homofaberevent.com/. Ekitaldi hau Michelangelo Fundazioak antolatzen du, europar eskulangintzarik hoberena erakusteko asmoz. Han, Cartier eta Van Cleef & Arpels bezalako lantegiek gliptikaren eta ezartze ikusezinaren moduko teknika zahar bezain garaikideak erakutsi zituzten.

Bidaia eder honi amaiera bikaina emateko: Laberintho bitxigintza lantegian praktikak egiteko aukera. Tailer hau da Veneziako uhartean oroigarrien dendei aurre eginez bizirauten duen bitxigile artisau azkenekoetako bat. 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus