ES | EU
Gobierno Vasco

Bitxigintza

Ziko honetako irakaskuntzak bitxigintzako diseinu sortzailearen garapenean du oinarria. Abiapuntu honetatik hasita, ikasleak bitxigintza sektoreko ekoizpen eta fabrikazio prozesu ezberdinak ikasten ditu. Tailerrean burutzen diren prozesu tradizionalak, mikrofusioaren bidezko ekoizpena eta 3D-ko diseinua erabiliz prototipo azkarrak sortuz egiten direnak.

Hau guztia bitxigintzako diseinu-proiektuen bidez burutzen da, kurtsoko moduluen artean banatuta: diseinua eta sorkuntza/ modeloaren maketazioa/ diseinuaren fabrikazioa/ harrien ekoizpena eta gardeinaketa. Gauza horietaz gain, bitxigintzan beharrezkoak diren ezagupen administratiboak eta komertzialak ere irakasten dira; horretarako web orri pertsonalizatu bat sortzen da eta bertan ikasturtean zehar burutzen diren piezak aurkezten dira. ·

Sorkuntza

  • Proiektuak Bitxigintzan: Bitxigintzako piezen diseinua eta garapena. 
  • Marrazketa artistikoa eta kolorea: sormena bultzatzea. 
  • Bitxigintzaren historia: Bitxigintzaren garapen artistikoa historian zehar. · 

Fabrikazioa eta ekoizpena

  • Bitxigintza tailerra: Bitxigintzako piezak fabrikatzea teknika tradizionalak erabiliz. 
  • Ordenagailu bidezko diseinua: 3D-ko diseinua eta fabrikazioa prototipo azkarrak erabiliz. 
  • Modelatua eta Maketazioa: Modeloak sortzea eta erreproduzitzea argizari urtua erabiliz. 
  • Marrazketa teknikoa: plano teknikoak. 
  • Materialak eta teknologia: metalak, harribitxiak eta aleazioak.

Kudeaketa eta komertzializazioa

 

  • Ikusentzunezkoak: produktuaren aurkezpena.
  • Ingelesa
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea: Bitxigintza sektoreko antolakuntza eta komertzializazioa enpresa mailan.

 

logo flickr facebook bitxigintza blog de joyería

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus