ES | EU
Gobierno Vasco

Lehendakariaren eskutik eskola jasangarria agiria

  • 2014-11-10 |

ikastetxeko ordezkariak Iñigo Urkullu eta Cristina Uriarterekin
Iñigo Urkullu lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Eskola Jasangarriaren aipamena eman zioten EASO Politeknikori Donostiako Kursaal jauregian. Aintzatespen hau lau urtero berritu behar da, hau gure lehendabiziko berriztapena izanik. Erika Nuñezek, EASO Politeknikoko ikaslegoaren ordezkariak eta Ingurumen Hezkuntza eta Kontrol zikloko ikasleak, jaso zuen ziurtagiria. EAEko zenbait irakaslerekin eta ikaslerekin Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ere ospatu genuen.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus