ES | EU
Gobierno Vasco

Internet Seguruaren Eguna EASO Politeknikoan

  • 2017-02-04 |

logo de la jornada con el lema sobre él

Urtero, otsailaren bigarren astean, Internet Seguruaren Eguna ospatzen da 120 herrialdetan baino gehiagotan. Aurten otsailaren 7an ospatuko da eta goiburua “Izan zu zeu aldaketa: elkarrekin Internet hobe baten alde” izango da.

Interneten seguru mugitzea guztion eskubidea da eta EASO Politeknikoak uste du neurri batean bere ardura dela ikasleei gaitasun digital hau garatzen laguntzea. Hori dela eta, eguna ospatzeko hitzaldi bat antolatu dugu ikasleentzat segurtasun digitalean eragin handia duen aspektu bati buruz, hain zuzen ere Spam-i buruz. Aste horretan bertan irakasleekin ere segurtasunaren inguruko saio antolatuta dago.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus