ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

2017ko SketchUp lehiaketako sari banaketa

  • 2017-06-20 |

Irabazlearen lana erakusten duen irudia

Donostiako Easo Politeknikoko Eraikuntza eta Obra Zibila mintegiak 2017rako 3. eta 4. DBH eta 1. eta 2. Batxilergoko ikasleei zuzendutako 2. SKETCH UP lehiaketako sari banaketa ekainaren 15ean burutu zen eraikuntza eta obra zibila departamenduan. Sariak banatzen ikastetxeko zuzendaria den Angel Del Rio, departamanedu buru den Fermin Guerrico eta epaimahikide izan diren Sergio Villar eta Mattin Olariaga egon ziren eta saridunak hurrengo hauek izan dira:

  • 1. saria: Jose Mari Irizar (Ekintza Ikastola)
  • 2. saria: Maria Inda (Ekintza Ikastola)
  • 3. saria: Julen Bohoyo (Oiartzo ikastola)
  • Sari berezia: Oier Goikoetxea (Uzturpe Ikastola)

Hona hemen sari banaketa argazki eta saridunen lanekin prestatu dugun ikusentzunezkoa.

Haur Hezkuntzako ikasleak irabazle Gaztezuloko bideo lehiaketan

2019-06-09

saritutakoen argazkia

Haur Hezkuntza zikloko lehen mailako ikasleek Gaztezuloko VIII Bideo Lehiaketan publikoaren saria jaso dute. LPO ikasgaiaren barruan, ikasturtean zehar jorratutako gaiei buruzko laburmetrai bat grabatu eta Gaztezuloko bideo lehiaketan aurkeztea erabaki zuten. Gaztezuloko web gunearen bidez 177 pertsonek emandako bozkei esker irabazle suertatu dira. Hau dela eta, Ekainaren 8an Euskararen Etxera hurbildu ziren sari bila.

Zorionak artista taldeari!

Hona hemen aurkeztutako lana.

"Irrifarren alde" proiektua Mugarik Gabeko Ekonomialariek antolatutako lehiaketako irabazlea

2017-06-08

foto de las premiadas con el director y la profesora

Mugarik Gabeko Ekonomialariak  erakundeak antolatutako ekonomia justu eta solidario bat eraikitzen gehien lagundu duen enpresa-egitasmoa lehiaketako saria Ikasenpresako “Irrifarren alde” proiektuak jaso du. EASO Politeknikoko Aho eta Hortz Higieneko ikasleak izan dira proiektua garatu dutenak, eta landutako negozio ideia egoera ekonomiko larrian dauden herritarrei aho garbiketak eskaintzea izan da, aho osasun egokia izan dezaten. Proiektua aurrera eramateko, Caritasekin elkarlanean aritu dira.

Proposatu zaien erronka ondorengoa izan da: “Ekintzaile zareten heinean, Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeak laguntza eskatzen dizue zuen enpresa-jardueraren bitartez ekonomia justuago eta solidarioago bat sortzeko. Horretarako, zuen enpresa-proiektuak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioei jarraitu behar die, giza eskubideak eta ingurumena errespetatu eta Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen lagundu. Beste ekonomia bat izan dezakegu! Ausart zaitez enpresa arduratsu bat sustatzen!

BIM metodologiaz jardunaldia EASO Politeknikoan

2016-06-05

jardunaldiaren programa

Ekainaren 6an Easo Politeknikoan eraikinen diseinurako BIM metodologiari buruzko jardunaldia egingo da.

Ekitaldi hau, lanbide heziketako eraikuntza alorreko formakuntza ziklo desberdinetan metodologia honen ezarpena sustatzeko proiektuaren baitan kokatua dago. Horretan lagundu dute 2016-17 ikasturtean zehar, Easo Politeknikoaz gain, arlo honetako hezkuntza zikloak ematen dituzten Euskadiko LHko ikastetxeek.

EASO Politeknikoko alorgune elektrikoa Irlandako Horner enpresarekin harremanetan

2017-05-29

Partehartzaileen argazkia

Prozesu industrialak kudeatzeko sistema elektronikoak garatzeko elkarlaneko proiektua bultzatzeko asmoz, Elektrizitatea eta elektronika alorguneko bi irakaslek Irlandako Cork hiriko HORNER enpresa bisitatu zuten maiatzaren 15etik, 19ra.

Bidai honetan, bide batez beste bi enpresa eta bi institutu teknologiko ere ezagutu zituzten: CIT, St. John's Central College, UCC eta vmWare.

Helburu nagusia datorren ikasturtean goi mailako bi ikaslek horietako enpresaren baten lan praktikak egitea da.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus