ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Finsa lehiaketako sariak

  • 2016-06-24 |

foto del mueble

2015-2016 ikasturtean, Diseinua eta Altzari-hornikuntzako goi mailako zikloko zazpi ikasle aurkeztu dira Finsak, taulen fabrikazioan liderra den enpresa taldeak, antolatutako lehiaketara. Lehiaketako irabazlea Javier Taixe izan da, Bicitor proiektuarekin.

Irabazleari iPad Air bat egokitu zaio sari gisa.

Easo Politeknikoa Ekogunerekin elkarlanean

2016-06-21

Ekhiren etxea Ekogunen erakusten duen argazkia

Ekogunerekin geneukan elkarlanerako proiektua iritsi da amaierara. Ekhik, Kutxa Gizarte Ekintzak sustatutako zentroko maskotak, badauka jada bere etxea instalazio honetan dagoen haur parkean.

Jasangarritasunaren eta ingurunearekiko begirunearen kulturarenganako sentsibilizazio eta dinamizazio arloan Ekogunek sustatzen dituen irizpideak jarraituz, Ekhiren abaraska ekodiseinuaren irizpidepean eta uneoro material naturalak erabiliz diseinatua eta eraikia izan da.

SketchUp lehiaketako irabazleak

2016-06-20

cartel del concurso

Pasa den ekainaren 15ean sailkapena erabakitzeko burututako azken proba eta gero, jada badaukagu 2016ko SketchUp lehiaketako irabazleen behin betiko sailkapena. EASO Politeknikoko eraikuntza eta obra zibileko departamenduak antolatutako Euskadi mailako lehiaketako lehen edizio honetako irabazleak hauek dira:

  1. Eneko Sotomayor 
  2. Imanol Elizondo 
  3. Mikel Askasibar

Sariak, tablet bat, go-pro kamera eta drone bat, datorren ekainaren 22an banatuko dira eguerdiko 12:30ean EASO Politeknikoko areto nagusian. Ateak zabalik egongo dira bertaratu nahi duen edonorentzat.

Zorionak hirurei eta mila esker partaide guztiei! Dagoeneko hasiak gara datorren edizioa prestatzen.

Datorren kurtsoan berri gehiago.

Irabazleen lanak bideo honetan ikus daitezke.

SketchUp lehiaketako azken probarako sailkatuak

2016-06-09

Lehiaketaren kartela

Eraikuntza eta obra zibila departamenduak antolatutako SketchUp lehiaketan 57 pertsonek eman zuten izena. SketchUp bidez etxebizitza baten diseinua burutu beharreko lehiaketa honetan 11 partehartzailek aurkeztu dute beren proposamena epe barruan. Dagoeneko badakigu zeintzuk diren ekainaren 15ean burutuko den azken probara sailkatu diren hirurak. Proba hori egin eta gutxira jakingo da sailkapena nola geldituko den.

Sailkatuak Eneko Sotomayor, Mikel Askasibar eta Imanol Elizondo dira. Zorte on hirurei!!

Hemen ikus ditzakezu hiruren lanak.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus