Edukira joan
EU ES

Lan Arriskuen Prebentzioko ikasleak sektorea ezagutzen

  • 2020-02-04 |

Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko 1. mailako ikasleek Cementos Rezola eta Centro Nacional de Verificación de Maquinaria (CNVM) bisitatu dituzte aurten.

Cementos Rezolan, prebentzioa arduradunak enpresarentzat lan segurua eta osasuntsua sustatzeak duen garrantzia erakutsi zuen, horretarako prozesu produktiboaren ezaugarri nagusiak eta prebentzioaren barne kudeaketa azaldu zizkigun. Gainera, lanbide honetan egunero bizitzen diren gora beherak eta enpresan identifikatuta dituzten arrisku nagusiak adierazi zizkigun. Izan ere, garrantzitsua da berehala hasiko diren lanetarako enpresen eguneroko martxaren berri izatea. (DUAL eskaintza eta lan eskaera handia baitute).

CNVM-n segurtasun ikasgaian ikasi dituzten makinen segurtasun araudien edukiak osatu dituzte.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus