Edukira joan
EU ES

Ekofeminismoari buruzko hitzaldia: ingurumena eta gizartea uztartuz

  • 2019-01-28 |

Hizlaria hizketan aretoan
Pasa den astean, Easo Politeknikoko Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleek ekofeminismoari buruzko hitzaldia antolatu zuten. Ekologistak Martxan erakundeko Maitane Arri eta Mikel Mantxok ekofeminismo hitzaren esanahia eta baloreak azaldu zituzten, emakumeak gizartean eta garapen iraunkorrean duen paperaren garrantziaz eta paper horren duen errekonozimendu eskasaz aritu ziren. Ekofeminismo korronteak nazioarte mailan abian dituen borroka desberdinen adibideak eman zizkiguten: India, Brasil, Nikaragua, AEB, Ekuador e.a.

Areto nagusia jendez bete zen, Easo Politeknikoko gradu desberdineko ikasle eta irakasleek arreta handiz parte-hartu zuten hitzaldian.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus