Proiektuak

Kubo pasiboa ETHAZI tailerretan lankidetzan oinarritutako lan-metodogiaren bidez

  • 2016-09-01 - 2018-06-30 |

Epea eta koordinatzailea 

Bi urteko iraupena

Koordinatzailea Sergio Villar da.

Proiektuaren justifikazioa

 

  1. Lasarteko ikastetxe integratuaren (CIFP EAGI LASARTE LHII) birgaitze lanetan eraginkortasun energetiko maximoa, eraikuntza publikoen birgaitzen lanetarako eredugarria izateko helburuarekin. 
  2. BIM lankidetzan oinarritutako lan-metodologiari buruzko ikerketa eta bere erabilpena, lanbide heziketako 4 ikastetxe publikoren arteko proiektu komun batean. 
  3. ETHAZI metodologia ikastetxeen arteko proiektu batean.

 

Zer da BIM (Building Information Modeling)?

BIM (Building Information Modeling). Lankidetzan oinarritutako lan-metodologia da eraikuntza edo obra zibileko proiektuen kudeaketarako, maketa digital baten bidez. Maketa digital honek datu-base handia osatzen du, zeinek azpiegituraren parte osatzen duten elementuak kudeatzea ahalbidetzen duen honen bizi-ziklo osoan.

Bere helburua proiektuari buruzko informazio guztia zentralizatzea da, bere eragile guztiek sortutako informazio digitaleko eredu batean.

BIMk planoan oinarritutako diseinu sistema tradizionalen garapena suposatzen du, informazio geometrikoa (3D), denborena (4D), kostuena (5D), ingurunearena (6D) eta mantentze-lanena (7D) sartzen baititu.

BIMren erabilpena diseinu-faseetatik harago doa, izan ere proiektua gauzatzea bere gain hartzen du eta eraikuntzaren bizi-zikloan luzatu, bere kudeaketa ahalbidetuz eta mantentze-lanen kostua murriztuz.

Lortu nahi diren helburuak

2016-2017 ikasturtean

  • BIM metodologia bidezko proiektuan engaiatutako irakasleen prestakuntza. Aplikatutako softwarearen erabilera (Autodesk Revit; ArchiCAD; AllPlan).  
  • BIM lankidetzan oinarritutako lan-metodologia ikertu eta inplementatzea hainbat ikastetxeren artean. 
  • Lasarteko ikastetxe integraturako (CIFP EAGI LASARTE LHII) kubo pasiboen proiektua erredaktatzea eta modelatzea. 
  • Energia, kondentsazio eta jasangarritasunari buruzko analisiak. 
  • Kuboen eraikuntza-faseen programazioa eta plangintza.

Partehartzaileak eta kolaboratzaileak

Eraikuntza eta Obra Zibileko alorgunea.