Edukira joan
EU ES

Altzarien diseinu lehiaketa "Donostia hiria"

1991az geroztik, lehiaketa honek ilusioa pizten du Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoaren arloko lanbide heziketako zentroetako ikasleen artean, eta erreferentziako gertaera bilakatu da, bai irakaskuntzaren munduan, bai enpresen sektorean.

Urtero, ikasle horiek beren sormen-gaitasunarekin egindako diseinu, maketa eta prototipoekin zur eta lur uzten gaituzte.

Orain arte egindako 18 edizioetan, Akitaniako, Gaztela eta Leongo, Euskadiko, Kataluniako, Valentziako, Madrilgo, Aragoiko, Galiziako, Kantabriako, Nafarroako, Andaluziako, Extremadurako, Asturiasko eta Murtziako ikastetxeetako ikasleek irabazi dituzte sariak, hezkuntza jarduera honek duen parte-hartze eta onarpen mailaren seinale, izan ere, hezkuntza jarduera honen helbururik garrantzitsuenak, besteak beste, Lanbide Heziketako zentroetan ematen den irakaskuntza hobetzea eta izen ona zabaltzea dira.

lehiaketaren kartela

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus