Edukira joan
EU ES

Historia

Donostian Fabrikazio Mekaniko ikasketak Hiritar multzo handi batek behin eta berriz eskatu ondoren eta Nicolás De Bustunduy Jaunak proposamen zehatz bat egiten duenean 1880. urtean hasten dira.

Donostiako Udalak bultzatua Arte eta Lanbide Eskola sortzen da. Hasieran Garibay kaleko Institutu Probintzialaren ondoan kokatu zen, egun Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa dauden eraikinean. Bertan Doikuntza, tornua eta fresagailu ikasketak ematen ziren. Geroago, 1909. urtean egungo Posta eraikinera eraman zuten, Maisutza Industriala Eskola deituz eta eraikina Perito Industrialen Eskola teknikoarekin konpartituz. Bertan Mekanikan Ofizialia Industriala 3 urtetan ematen zen, Doiuntza, Tornua eta Fresagailu espezialitatetan, eta Maisutza Industriala beste bi urtetan.

Beranduago ikasketa hauek Lanbide Heziketa LH1 eta LH2 bilakatuko ziren.

1956. urtean Eskola orain dagoen tokira berraldatzen da, Amara Auzora, EASO Goi Lanbide Heziketako Berariazko Institutua deitzen delarik. Bertan Heziketa Ziklo berriak ezartzen direlarik, gaur egungo LOE ziklotara iritsi arte:

  • Erdi Mailako MEKANIZAZIO TEKNIKARIA. A / D ereduetan
  • Goi Mailako FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA. A / D ereduetan.
  • Goi Mailako FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA. A Eredua
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus