Edukira joan
EU ES

Historia

Haur hezkuntza

Haur-hezkuntzako goi mailako heziketa-zikloak 2008-2009. ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea Easo Politeknikoa GLHBIn. Ikasketa horiek LOGSEn oinarrituta zeuden eta, 2009-2010. ikasturtean LOEn oinarritutako ikasketak hasi ginen eskaintzen. Azken ikasketa-plan horren lehenengo promozioa 2010-2011 ikasturtea amaitzean lan-merkatura aterako da.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta

“Arreta Soziosanitarioa” erdi mailako heziketa-zikloa Antigua-Luberri BHIn hasi zen 2004-2005. ikasurtean D ereduan, eta 2008-2009. ikasturtean Easo GLHBIra pasa zen. Urte horretan eta orain arte, A eta D ereduetan eman izan da, 2012-2013 ikasturtetik ikasketa plana LOGSEtik LOEra pasatu zen eta heziketa-zikloa “Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta” izena edukitzera pasatu zen.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus