Edukira joan
EU ES

Historia

Berrogeita hamargarren hamarkadan aldaketa handiak gertatzen dira Espainiako politika ekonomikoan eta honen ondorioz Estatua Hezkuntza-sistema eraberritzen hasten da. Hori dela-eta, 1955ean, eta Lanbide Heziketa aldi luze batean zokoratua egon ondoren, Lanbide Heziketa Industrialaren Legea sortzen da. Lege honen egileek Espainiako industriaren inguruan sortzen ari diren premia berriak ezagutzen zituzten. Lege honek hastapenetan ari zen garapen industriala bultzatzea lehenetsi eta eskulan kualifikatuago eta prestatuago izatearen beharra ikusten zuen. Horretarako, Lege honek garai hartako ekoizpen-sektoreen arloak –horietako batzuk oso heterodoxoak- ordenatzeko eta eguneratzeko beharra aurreikusten du. Industri Maisutza sortzen da eta era berean Lanbide Heziketa Industrialeko zentroak, lanbide arlotan ordenatuta.

Hauetako lanbide arlo batzuk -metala, elektrizitatea eta eraikuntza besteak beste- bazuten urte askotako ibilbidea eta beren garapenean profesional berri baten beharra aurreikusten zen: Arlo guztietako ezagutzak eta marrazketan eta proiektuetan lan egiteko gaitasuna izango zuen profesional berri baten beharra. Delineazio espezialidadea sortzen da. Espezialitate honetan ikasiko zutenek arlo ezberdinen arteko zehar-lerro funtzioak beteko zituzten.

1970. urtean, Hezkuntza Lege berriarekin, espezialitate hau bi arlotan banatzen da: industri delineazioa eta delineazioa etxegintzan eta obretan. Eta 1990. urtean, HSAOL legearekin, delineazioa testuinguru berrian kokatzen da, beste titulazio berri batzurekin batera, baina garatuagoak eduki zein antolakuntzaren aldetik. Goi mailako lanbide heziketa zikloak sortzen dira: Eraikuntza eta obra zibileko proiektuen garapena, mekanika, Hirigintza-proiektuen garapena eta Operazio urbanistikoak. Baina gauzak aurrera doaz, ekoizpen-sektoreak hazi egiten dira eta giza-baliabideak areagotzeko eta hobetzeko eskakizunak lanbide heziketa behar horietara egokitzea eta bere antolakuntza eta edukiak eguneratzea eragiten du. Hezkuntza Lege Organikoarekin, 2006an onartua, proiektuen inguruko titulu berriak ezartzen dira. Horien artean Eraikuntza Proiektuak eta Obren Burutzapena goi-mailako zikloak daude.

Hemen aurkezten ari garen zikloa Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako zikloa da. 2000 prestakuntza-ordu ditu eta lan irteera anitzak, arlo desberdinetan. Eraikuntzan delineatzaile proiektugilea, eraikuntzan delineatzailea, eraikuntzan maketagilea, instalazioen delineatzailea, bulego teknikoko nagusiaren laguntzailea, planifikatzailearen laguntzailea, Kostuen kontroleko teknikoaren laguntzailea, dokumentuen kontroleko teknikoa, birplanteaketan espezialista, eraikuntzaren energia-ziurtatze prozesuetako laguntzailea edo energia-efizientzian teknikaria, besteak beste.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus