Edukira joan
EU ES

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Ingurumen hezkuntzako ikasleak Urdaibaiko biosfera ezagutzen

2019-11-29

Ingurumen hezkuntzako ikasleak ekosistemak, habitatak eta inguruan aurkitzen diren flora eta fauna ezagutzeko Urdaibai inguruan ibili ziren azaroaren 13tik 14 arte. Bertan Urdaibaiko biosfera ezagutzeaz gain, ondare kultural ezberdinak ere ikusi zituzten. Lehen egunean Bird Center-era joan ziren hegazti behaketa egitera eta bigarren egunean aldiz EAEko naturaren interpretazio zentro handienera joan ziren, Madariaga Torrera hain zuzen ere, biodibertsitateari buruzko erakusketa ederra ezagutu zuten.

Donostia Hiria Altzarien Diseinu Lehiaketaren XIX. edizioa

2019-11-21

Zurgintza eta altzarigintza departamentuak eta ikastetxeko zuzendaritzak antolatu duten XIX. Donostia Hiria Altzarien Diseinu Lehiaketa honen irabazleei sariak banatzeko zorian da. Aldez aurretik, erakusketaren inaugurazioa egingo da ikastetxeko liburutegian, non lanik nabarmenak aurkeztuko diren. Ostiralean izango da, azaroak 22, 10:00etan eta guztiak zaudete gonbidatuta.

Ondoren sari banaketa egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aretoan.

Urpekaritza simulakroa

2019-11-19

Azaroak 14ean, Getariako Malkorbe hondartzan, EASO Polkiteknikko Osasun Larrialdiak zikloko ikasleek Blas de Lezo BHIko urpekaritza ikasleekin elkartu eta bederatzi simulazio egin zituzten.

Bi zikloetako ikasleak elkarlanean gustura ibili ziren eta esperientzia aberasgarria izan zen, beste taldeen jarduerak ezagutu eta koordinazioa lantzeko.

Danel Llavorik dioenez “Aurten eguraldi ona egin du eta eguna ondo hastea eta disfrutatzea baimendu digu”. Oihane Etxaberen ustez, gauza berriak ikasi genituen, esperientzia berri bat izan da guretzako“. Oier Lujanbio ikaslearen iritziz “oso ondo egon zen aurreikusita genuenaz aparte kasuak inprobisatu dituztelako egoera errealistagoa eginez”.

BSS/55. ...hor egon gara!

2019-11-12

Berriz ere lortu dugu. Auren sekulako eguraldi latzarekin .. baina kirol ziklokoek gure bertsiorik hoberena eskaini dugu Behobia San Sebastian-eko antolakuntza ahal den onena izateko. Gu bustita eta korrikalariak gehiago, hurrengo urte arte!

“orain diseinua!” bisitatu dugu Tabakaleran

2019-11-08

Diseinua eta altzari-hornikuntza goi mailako zikloko ikasleek Tabakaleran jarri duten “orain diseinua! euskadi eta industria” izeneko erakusketa bisitatu dute. 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus