Edukira joan
EU ES

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Torrekua enpresa sortzaileen haztegira bisita

2020-01-27

Easo Politeknikoko bitxigintza artistikoko ikasleek Errenteriako Torrekua artisau enpresen haztegia bisitatu zuten joan den astean.

Bertan, Esti Susperregik, zentroaren arduraduna, proiektuaren berezitasunak eta tailerrak erabili ahal izateko zein baldintza dauden azaldu zizkien. Hau guztia Oarsoaldeko eskualdeko ekintzailetza ekimenen barruan dago.

Idoia Lizeaga ikasle ohiak azken 3 urteetan haztegiko kide gisa eduki duen esperientzia bikainaren berri eman zien, bai eta Errenteriako alde zaharrean denda eta tailerra irekitzeko hurrengo proiektuaren berri ere, betiere Errenteriako Udalaren plan estrategikoan oinarritutako sormen-industriak sustatzeko programaren barruan.

Anatomia Patologikoko ikasleak Mutrikuko institutura

2019-01-13

Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa zikloko lehen mailako ikasleek Mutrikuko Kardala Institutoa bixitatu dute, eta bertan amuarrainen disekzioa egin ahal izan dute. Lortutako laginekin Mutrikuko ikasleentzako bilduma histologiko bat prestatuko da. Bixita honek etorkizunerako lankidetzaren oinarriak ezarri ditu.

Gabonetako postalen lehiaketa

2019-12-20

Bitxigintza artistikoa zikloko Rosario Casperes ikasleak irabazi du aurtengo Gabonetako postalen lehiaketa. Zorionak!

Ahoaren eta Hortzen Higieneko ikasleak Eurekan

2019-12-19

Ahoaren eta Hortzen Higienea zikloko ikasleak Eureka museora irteera egin dute abenduaren 17an. Bertan Anatomiako kontzeptuak landu dituzte gorputz plastinatuen erakusketa gidatua bisitatuz. Eboluzioari buruzko teoria ezagutzeko aukera ere izan dute Planetariumean.

Ingurumen hezkuntzako ikasleak Urdaibaiko biosfera ezagutzen

2019-11-29

Ingurumen hezkuntzako ikasleak ekosistemak, habitatak eta inguruan aurkitzen diren flora eta fauna ezagutzeko Urdaibai inguruan ibili ziren azaroaren 13tik 14 arte. Bertan Urdaibaiko biosfera ezagutzeaz gain, ondare kultural ezberdinak ere ikusi zituzten. Lehen egunean Bird Center-era joan ziren hegazti behaketa egitera eta bigarren egunean aldiz EAEko naturaren interpretazio zentro handienera joan ziren, Madariaga Torrera hain zuzen ere, biodibertsitateari buruzko erakusketa ederra ezagutu zuten.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus