Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Twitter

BSS/55. ...hor egon gara!

2019-11-12

Berriz ere lortu dugu. Auren sekulako eguraldi latzarekin .. baina kirol ziklokoek gure bertsiorik hoberena eskaini dugu Behobia San Sebastian-eko antolakuntza ahal den onena izateko. Gu bustita eta korrikalariak gehiago, hurrengo urte arte!

“orain diseinua!” bisitatu dugu Tabakaleran

2019-11-08

Diseinua eta altzari-hornikuntza goi mailako zikloko ikasleek Tabakaleran jarri duten “orain diseinua! euskadi eta industria” izeneko erakusketa bisitatu dute. 

A Global Vision: Fabrikazio aurreratu eta makina erreminta kongresua

2019-11-05

Easo Politeknikoko mekanikako departamenduko zenbait irakaslek “A Global Vision izeneko” AFM Cluster-ak antolatutako Fabrikazio aurreratu eta makina erremintako 22. kongresuan entzule bezala parte hartu dute.

Egonaldi honen helburua bikoitza izan da: alde batetik, sektoreko enpresek fabrikazio prozesuen digitalizazioa nola gauzatzen hari diren ezagutzea eta bestetik, enpresek garatzen hari diren teknologia berriak ikastetxera hurbiltzea. Honekin guztiarekin, gaur egungo enpresek dituzten beharrei egokitzen den formakuntza garatzea espero da.

Ibizako irakasleak Haur Hezkuntza mintegian bisitan

2019-10-30

Ibizako IES Quartò De Portmany ikastetxeko hiru irakasle izan ditugu gure artean, bi egunez. 

Baleares-etik bisitan kirol-zikloetan

2019-10-28

Palma de Mallorcako IES Son Rullan institutuko Balearesetik irakasle talde batek egun pare bat pasa ditu gure artean kiroleko zizloen inguruan. Gure antolaketa eta kudeaketaren berri jaso eta baita ere zenbait saioetan parte hartu dute ikasleekin integraturik. Irakasle atsegin eta esker oneko hauek eguraldi otza eta euritsua ere jaso dute... nahiago zuten Donostia beste giro batekin ezagutu baina horrela tokatu zaie!