Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Twitter

Osakidetzarentzat babes-biserak

2020-03-26

Osakidetzako langileei laguntzeko asmoz, aurpegia babesteko biserak egiteari ekin diogu Easo Politeknikoan. Tknikak koordinatuta, ikastetxeko zazpi 3D inprimagailuekin egin ahal izan ditugu. Solidaritatearen momentua da. Elkarrekin lortuko dugu koronabirusari aurre egitea!

Prebentzioko ikasleak, birtualki zurgintzako ikasleak prestatzen

2020-03-18

EASO Politeknikoko Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek zurgintzako ziklo ezberdinetan formazio saioak eman dituzte. Gainera azken saioak online egitera behartu gaitu coronavirus-ak, bideo-tutorialen eta online galdetegien bitartez egin ditugu.

Horrela, Prebentzioa zikloko ikasleak formazioa ematen eta bideo tutorialak egiten trebatzen diren bitartean; zurgintzako ikasleek, tailerrean izango dituzte arrisku ezberdinak, gehiago barneratu dituzte, kasu honetan egur hautsak sortutako arriskuetan zentratu gara, FOL ikasgaiko edukiak gehiago indartuz.

Erronka hau, lan arriskuen zikloa, zurgintza zikloen, eta FOL departamentuaren elkar lanarekin eraman da aurrera.

Zorionak bereziki bideo-tutorialak egitea egokitu zaizuen ikasleei. Egoera berrietara egokitzeko gaitasun handia erakutsi duzue.

Basque Ecodesign Meeting 2020

2020-03-09

Otsailaren 27an Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleekin Basque Ecodesign Meeting biltzarraren 2020ko edizioan izateko aukera eduki genuen. Europa osoko produktuen industria-diseinuko adituekin, eta beste hainbat eskola eta enpresa interesaturekin bildu ginen, ekonomia zirkularreko eredurako trantsizioak Europako industrian dituen eraginak aztertzeko. Eredu horrek eskaintzen dituen negozio-aukeren eta lehiakortasuna hobetzeko aukeren gainean eztabaida ere izan genuen.

CLAUS bitxigintza artistikoaren erakusketaren biraren amaiera

2020-03-04

Bitxigintza artistikoko ikasleen piezekin Kantabrian eskainitzako erakusketarekin amaitutzat eman zen CLAUS bira. Espainiako erkidego desberdinetako 12 eskola bildu dituen ekimen hau, Easo Politeknikoak eta Valentziako ESADek elkarrekin antolatua izan da.

Hasiera Valentzian eman ondoren, birak Donostia, Bartzelona, Kordoba eta Kantabria igaro ditu. Bertan jarduera artistiko honen interpretazio desberdinak ikusi ahal izan dira, Bartzelonako Escola Massannaren kontzeptualtasunetik Kordobako eskolaren bikaintasun teknikora eta Easo Politeknikoko ikasleek aurkeztutako objektuen poesiara.

Bihotz Inguru baso eskolara bisita

2020-02-24

Haur Hezkuntza zikloko bigarren mailako arratsaldeko taldea Uliako (Donostia) Bihotz Inguru baso eskola bisitatzen izan zen, otsailaren 18an.

Mendian osteratxo bat eginez, aire zabaleko hezkuntza-eredua sustatzen duen eskola honen oinarri pedagogikoen berri jasotzeko aukera eduki zuten. Horretarako, eginiko ibilbidean bizipenetan oinarritutako jarduera batzuk burutu zituzten, haurrek bertan bizi izaten dutenera hurbiltzeko asmoz, hala nola, autoerrealizaziorako sena, maitasuna eta taldekidetasuna.

Bisitaren amaitu aurretik, hain leku zoragarrian dagoen haur eskolak dauzkan espazioak ere ikusi ahal izan zituzten.