Edukira joan
EU ES

Bizilore eskola aktibora bisita

  • 2020-02-21 |

Haur Hezkuntza zikloko bigarren mailako goizeko taldea Azkoitiako Bizilore eskola aktiboa bisitatzen izan zen, otsailaren 14an.

Bertako bidelagunak gidatuta, ikasteko modu aktiboa sustatzen duen eskola horren oinarri pedagogikoen berri jasotzeko aukera eduki genuen. Gero, horretarako prestatuta dituzten barruko espazioak eta materialak ezagutu eta aztertu genituen.

Bisita amaitu aurretik, kanpo espazioan ere buelta bat egin genuen, haurrek jolasteko eta ikasteko ingurune natural paregabea baita.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus