ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSIA

 

anatomi patologikoaren fitxa

D eredua: 8:00tatik 14:30era

  • Lehenengo eta bigarren mailan Modulu bana ingelesez ikasteko aukera.
  • DUALA egiteko aukera Miramon Parke Teknologikoko Bioenpresetan kontratu edo bekarekin.
  • Erronketan oinarritutako metodologia kolaboratiboa: Ethazi.
  • Lan prestakuntza atzerrian (Erasmus+)

Gaitasun orokorra

Teknikari honi, produkzio-sistemaren barruan, lanbide-prestakuntzari buruzko ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio:

Dagokion neurrian, nekropsiak egitea, biopsiak prozesatzea eta lagin klinikoen azterketa zitologikoa burutzea, emaitza teknikoak interpretatuz eta baliozkatuz, diagnosi klinikorako edo mediko-legalerako euskarri gisa baliagarri izan daitezen, dagokionaren ikuskapenarekin.

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Fisiopatologia orokorra 5
Laneko prestakuntza eta orientabidea 2
Lagin biologikoen kudeaketa 4
Nekropsiak 3
Prozesamendu zitologiko eta tisularra 8
Laborategiko teknika orokorrak 7

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Biologia molekular eta zitogenetikoa 9
Zitologia orokorra 8
Zitologia ginekologikoa 8
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Ingelera teknikoa 2
Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Lan munduan okupazio nagusiak

  • Goi-mailako teknikaria edo anatomia patologikoaren eta zitologikoaren espezialista 
  • Zitoteknikoa 
  • Auzitegi-medikuntzako laguntzailea 
  • Autopsia klinikoen eta lege-medikuntzako autopsien prosektorea 
  • Tanatopraktorra 
  • Biologia molekularreko kolaboratzaile eta laguntzailea
  • Ikerketako kolaboratzaile eta laguntzailea

Informazio gehiago

Informazio gehiago behar baduzu, mesedez bete formulario hau