FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMATZEA

zikloaren fitxa deskarga

Taldeak A eta D ereduan goizez 8:00tatik 14:30era

Eskaitza eleanitza: Lehen mailan Interpretazio grafikoa modulua ingelesez egiteko aukera.

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Interpretazio grafikoa 4
Mekanizazio-,konformazio-, eta muntaia prozesuen definizioa 7
Kalitatea, lan-arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesaren kudeaketa 5
Produktuen egiaztatzea 5
Fabrikazio prozesuen exekuzioa 6
Lan-prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Produkzioaren programazioa 6
Zenbaki kontrolezko mekanizazioa 12
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa 2
Fabrikazioko sistema automatikoen programazioa 5
Produktu mekanikoen fabrikazio proiektuak 50 (urtean guztira)
Ingelesa 2
Enpresa eta ekintzailetasuna 3
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.