INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK

zikloaren fitxa deskarga

Taldeak A eta D ereduetan

Ordutegia: 8:00 - 14:30

Gaitasun orokorra

 

  • Erdi-tentsioko (ET), behe-tentsioko (BT) eta transformazio-zentroetako (TZ) energia elektrikoa (EE) banatzeko lineak eta instalazioak, eraikinetarako instalazio bereziak eta automatizaziokoak eraiki, ustiatu eta mantentzea.
  • EE banatzeko eta makina elektrikoak babestu eta kontrolatzeko ekipo elektroteknikoak eraikitzea.
  • Makina elektrikoak mantendu eta entseatzea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
  • Bere eremuko instalazioetan mantenimendu prebentiboa eta zuzentzailea egitea.p

Ikasketa plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Elektronika 4
Elektroteknia 6
Eguzki-instalazio fotoboltaikoak 2
Automatismo industrialak 8
Barneko instalazio elektrikoak 9
Ingelesa 1

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Banaketa instalazioak 5
Etxebizitzarako eta eraikinetako telekomunikaziozko egitura amankomunak 5
Instalazio domotikoak 6
Makina elektrikoak 6
Lan-prestakuntza eta orientabidea 5
Enpresa eta ekintzailetasuna 3
Lantokiko prestakuntza 380 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira

  • Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea

Más información

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa