ERAIKUNTZA-PROIEKTUAK

zikloaren fitxa deskarga

Gaitasun orokorra

Eraikuntza-proiektuen dokumentazio teknikoa prestatzea, obra-zuinketak egitea eta dokumentuen kontrola kudeatzea, indarrean dagoen araudia, eta kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren arloan ezarrìtako baldintzak errespetatuz.

 

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Eraikuntzen errepresentazioa 10
Eraikuntzen egiturak 3
Eraikuntzen neurketa eta balorazioa 3
Eraikinen eraikuntza eta diseinua 5
Efizientzia energetikoa 2
Eraikinen instalazioak 4
Lan-prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Eraikuntzen zuinketa 6
Eraikuntzen planifikazioa 4
Bizitegi-eraikuntzen proiektuen garapena 9
Ez bizitegi-eraikuntzen proiektuen garapena 6
Eraikuntza-proiektua 50 (urtean guztira)
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekintzailetasuna 3
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

  • Eraikuntzako delineatzaile proiektugilea
  • Eraikuntzako delineatzailea
  • Instalazioetako delineatzailea
  • Eraikuntzako maketagilea
  • Bulego teknikoko buruaren edo plangintza-egilearen laguntzailea
  • Dokumentazio-kontroleko teknikaria
  • Zuinketetako espezialista
  • Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako laguntzailea
  • Eraikinen energia-eraginkortasuneko teknikaria
  • Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen instalazioetako delineatzaile proiektugilea

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.