NATUR INGURUNEAN GORPUTZ- ETA KIROL-EKINTZEN GIDAKETA

zikloaren fitxa deskarga

D eredua. Ordutegia: 8:00 - 14:30

Landa inguruneko kirol jarduerak egitea gustuko duten pertsonei zuzendutako zikloa da hau, hala nola, mendi-ibilia, mendizaletasuna, hipika, txirrindularitza, piraguismoa, eskalada eta abar.

Gaitasun orokorra

Bezeroak mendiko bide-zidor edo zonetatik (eskalada eta alpinismoko teknikak behar ez direnean) segurtasun-baldintzetan gidatzea, oinez, bizikletaz edo zaldiz, erabiltzailearen poztasuna eta aurreikusita dauden kostu-mugetan kalitate-maila egokia lortuz

Irteera profesionalak

Profesional honek monitore gisa egin dezake lan abentura-ekintzetako enpresetan, enpresa turistikoetan hotelak, kanpinak, aterpeak edo kolonia-etxeak bezalakoetan, eta gorputz-ekintzen zein aire zabaleko ekintzak antolatzen dituzten administrazioan eta organismo publikoetan zein enpresa pribatuetan. Bere profila hau da:

 

  • Mendiko laguntzaile.
  • Zaldi-turismoko gida. 
  • Bizikletaz egiteko ibilbideetako gida.
  • Enpresa turistiko edo erakunde publiko edo pribatuen barruan, naturan egin beharreko ekintzen sustapenerako/gidatzerako ekintzen koordinatzailea.
  • Sustapeneko/gidatzeko ekintzen sustatzailea klub edo elkarteetan. 

+info IVAC-EEIren webgunean.

 

Ikasketa Plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Ezintasunak dituzten pertsonentzako jarduera fisikoak 2
Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan 3
Taldeak zaldiz eramatea eta zaldien oinarrizko zaintza 4
Taldeak bizikletaz eramatea 5
Landa-inguruneko ibilaldiak, egonaldiak eta segurtasuna 8
Talde-dinamika 2
Lan-prestakuntza eta -orientabidea 2
Oinarri biologikoak, osasuna eta lehen sorospenak 4

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Lantokiko prestakuntza 400 (urtean guztira)
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 2


Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.