ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK

D eredua arratsaldez 15:00 .. 21:30

Gaitasun orokorra

Pazienteari/bezeroari laguntzea eta bere inguruneko osasun-baldintzen arloan lan egitea, honako kasuetan: laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntzako zentroetan erizaintza-taldeko kide gisa, erizaintzako diplomatuaren menpe egongo delarik, edota, kasua bada, libreki dihardutenengandik eratorritako osasun-zerbitzuetan osasun-taldeko kide gisa, dagokionaren ardurapean.

Iraupena

1400 ordu (bi ikasturte: bigarrena irailetik abendura)

Ikasketa Plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Administrazio eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa 2
Erizaintzako oinarrizko teknikak 12
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa 6
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa 3
Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak 3
Lan-taldeko harremanak 2
Lan-prestakuntza eta orientabidea 2

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Lantokiko prestakuntza 370 (urtean guztira)
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40 (urtean guztira)


Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.