Edukira joan
EU ES

Misioa eta balioak

XEDEA (nortzuk gara)

Erakundeko pertsonek dauzkaten ikasketarako eta konpetentzia pertsonal eta profesionalerako itxaropenak asebete nahi ditugu. Hori heziketa-eskaintza malgua, herritarren eskariei eta ekoizpen-sistemak sortutako beharretara egokitua izango dena eskainiz lortu nahi da. Pertsonei bizitzan osoan ikasteko eta orientatuak izateko aukera ematen diegu, lankidetza-lana eta ongizatea bilatzen dugu. Horretarako antolamendu malgua, digitala, eleaniztuna, berritzailea, solidarioa, jasangarria eta segurua sustatzen dugu, lan- eta enpresa-egiturarekin batera jardunez.

IKUSPEGIA (nora goaz)

Erreferente akademiko eta profesionala izan nahi dugu, ikasleen eta gizartearen beharretara egokituko den prozesua garatuz, heziketa-ibilbide malguak eta zerbitzu-zorro osagarria eskainiz. Pertsonen talentua eta ekintzailetzaren eta sormenaren kultura sustatuko ditugu. Etengabeko hobekuntzan engaiatuta jarraituko dugu, hala gure jardunari dagokionean nola jomuga duen ingurune sozialarenean. Eta ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egingo dugu, gure lana modu osasuntsuan burutuz. Emakumeak LHn parte har dezan sustatuko dugu eta baita beste ikastetxe, enpresa eta erakunde nazional eta nazioartekoekin itunak ere, pertsonen lana eta beren ibilbidea aintzatetsiz.

BALIOAK (nolako ikastetxe-kulturaz egingo dugu)

Erakunde gisa 135 urtetik gorako kultura daukagu pertsonak eta profesionalak prestatzen eta ikuspegi horretatik honako balioekin egiten dugu bat:

  • Errespetua

Easo Politeknikoko hezkuntza-kidegoa osatzen duten mila pertsona baino gehiagok edukiko duten elkarbizitzaren oinarria errespetua izango da. Kultura, naziotasun, pentsaera, sentiera, adin, sexu eta abar desberdinak ditugun pertsonak garenez, elkar errespetatu beharra daukagu lan egiteko eta gure hezkuntza-proiektua garatzeko giro egokia eduki dezagun. Ikasketa maila ona mantentzeko eta giza harreman baikorrak eta gatazkarik gabeak ezartzeko, beharrezkoa izango da instalazioak eta ekipamenduak ere errespetatzea. Easo Politeknikoko errespetu-marko honek, elementu integratzaile gisa, balio behar digu gure ingurunearekin gizartean errespetu hau bera hedatzeko, komunitate solidario eta parte-hartzailea sor dadin.

  • Garapen pertsonala

Easo Politeknikoak egunerokoan ikastetxean elkarbizitzan gauden pertsona guztion garapena sustatzen duen erakundea izan behar du. Eta horrek zintzotasuna, solidaritatea, erantzukizuna, talde-lana eta ahaleginaren eta lana ondo egin izanaren asebetetasuna garrantzitsutzat jotzea eta sustatzea eskatzen du. Hauek lortzeko itxaropena piztuko duen giroa eta gu guztion autoestimua mantentzen eta hobetzen lagunduko duen giroa sortzea beharrezkoa izango da. Horrela bakarrik, horrelako giroan, izango da posible autonomia, ekimena, sormena, talde-lana eta malgutasuna bezalako gaitasunak, zeintzuk gure gizarteak aurrera egin eta desberdintasunak gainditzeko hain beharrezkoak baititu, azaleratu eta finkatzea. Pertsonak ongizate eta garapen pertsonalerako ingurune batean soilik izango gara gai bizitza-proiektu iraunkorrak eta gizarte moderno eta solidario batean finkatuak sortzeko.

  • Jasangarritasuna

Easo Politeknikoak ezagutza zabala dauka jasangarritasunaren sustapenean. Sinetsita gaude planetaren osasun urriak beharrezkoa duela erakunde honek eta guztiek gaur egungo bizitzaren eta etorkizunekoaren jasangarritasunari laguntzeko moduan lan egitea. Ildo honetatik, gure eguneroko jardunaren garapenean gure ingurunean ahalik eta ingurumen-inpakturik txikiena eragitearekin konprometituta dagoen erakundea gara. Lanean ari gara gure erakundearen karbono arrastoa zehaztearren, horrela, ondoren hau txikiagotzea eragingo duten politikak ezartzeko. Alderdi garrantzitsu hauetan ere lanean ari gara: ingurumen-adierazpena, erosketa publiko berdea eta kontsumoen eta hondakinen murrizketa. Gure kezka gurekin dauden pertsona guztiei transmititzeko beharra sumatzen dugu. Gure ikasleak, oro har, gazteak izanik, ingurumen-kezka hau bereganatzearen beharra daukagu, haiek ekoizpen-ingurunean eta ingurune sozialean posible eta beharrezkoa den mundu jasangarriarekiko konpromisoaren transmisio-uhal lana egin dezaten.

  • Erantzukizuna

Easo Politeknikoa erantzukizun sozial handia sentitzen duen erakundea da. Gure eguneroko ahaleginarekin pertsonak beren bizitza-proiektuaren erantzule senti daitezen, zein den beren garaia eta nola egin behar dion aurre lagundu behar dugula sentitzen dugu. Kudeaketan ere erantzukizun hori sentitzen dugu, zeinek gardena izan dadin, guztien ongizatea eta segurtasuna bilatuz jardutera, inguruko pertsonetara egokitzen eta malguak izanez jokatzera bultzatzen gaituen. Easo Politeknikoan heziketa-erantzukizuna geureganatzen dugu, zeini gure ikasleei kalitatezko irakaskuntza, elkarlanekoa eta pertsonek eta ekoizpen-inguruneak behar dutenarekin metodologikoki bat datorrena emanez aurre egiten baitiogu. Easo Politeknikoan hezkuntza-sistema publikoarekin lan egin eta elkarlanean aritzeko erantzukizuna sentitzen dugu, planifikazioa hobetzea eta gizarte-hezkuntzazko politikak prestatzeari dagokionean.

  • Malgutasuna

Easo Politeknikoa ikastetxeko pertsonen heziketa-beharretara egokitzen den erakunde malgua da. Irakasteko modu bakar batetik abiatuta, pertsonek euren bizitzan zehar dauzkaten heziketa-beharrei erantzuteko modalitate desberdinak garatzera iritsi gara. Aukera asko hartzen dituen heziketa-eskaintza daukagu eta hau areagotzeko leudekeen beste moduak aztertzeko konpromisoa hartu nahi dugu. Lan-beharrei erantzuna eman nahi dien metodologia malguen bidez irakasten dugu eta pertsona bakoitzari egokitu nahirik. Konbentzituta gaude erakunde malguek berauetan dauden eta berauetatik pasatzen diren pertsonengan osagai malguak eta egokitzeko gaitasun handikoak sortzen dituztela.

  • Eleaniztasuna eta nazioartekotasuna

Easo Politeknikoan beti sustatu izan dugu hizkuntzen erabilera partekatua nortasun, errespetu eta tolerantzia ikus gisa. Ezagutzaren ingurune europarraren barruan proiektuetan eta erakundeekin heziketa-jarduerak ere sustatzen ditugu. Erakundearen kudeaketa alor guztietan hobetzeko harreman-ingurune baten gisa sentitzen dugu Europa. Eta hizkuntzak pertsonen arteko harremanetarako lehenengo osagaia dira eta ezaguera linguistikoa beti izan behar da lagundua eta sustatua oinarri erlazional gisa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus