Edukira joan
EU ES

Aurkezpena

EASO Politeknikoa lanbide heziketako ikastetxe integratua da. Bertan honako ikasketak ematen dira: Lanbide Heziketako hasierako prestakuntza (erdi- eta goi-mailako heziketa zikloak) eta etengabeko prestakuntza (langile zein langabetuentzako ikastaroak).

foto de la fachada del centro

Gure ikastetxean 10 lanbide familietako heziketa zikloak ematen dira, erdi- zein goi-mailakoak, A, B eta D ereduan. Familiak honako hauek dira: Zurgintza eta Altzarigintza, Elektrizitate-elektronika, Segurtasuna eta ingurumena, Eraikuntza eta obra zibila, Fabrikazio mekanikoa, Produkzioaren zerbitzu eta mantenimendua, Gizarte, Kultura eta komunitateko zerbitzuak, Osasun zerbitzuak, Gorputz- eta kirol-ekintzak eta Bitxigintza.

Historia

EASO Politeknikoak badarama 125 urte mekanika, zurgintza eta altzarigintza eta elektrizitatea bezalako espezialitateak ematen.

1880. urtean, hainbat herritarren eskaerari erantzunez eta Nicolás de Bustinduy jaunaren proposamen zehatzaren ondoren, Donostiako Arte eta Lanbide Eskola sortu zen, hiriko udalaren ekimena izan zelarik. Garibai kaleko Institutu Probintzialaren ondoan kokatu zen, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxako bulego zentralak dauden eraikinean.

"Institutu honek, hainbat hamarkadetan, 18000 ikasle baino gehiago prestatu ditu, etengabeko pedagogia-berrikuntzak  eta aldian-aldiko teknologiarik aurreratuenak."

Institutuaren egoitza hainbat aldiz aldatu da; 1909. urtean Garibai kaletik Postako eraikinera, eta 1956. urtean gaur egungo Amarako egoitzara.

Gaur egun institutua, bere historia eta tradizioa ahaztu gabe, asko aldatu da, hezkuntza eskaintza zabaldu da eta heziketa zikloetako ikasketak ezarri dira, hainbat lanbide familiatan, hala nola: Elektrizitatea-elektronika, Zurgintza eta Altzarigintza, Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazio mekanikoa,  Segurtasuna eta Ingurumena, Produkzioaren Zerbitzu eta Mantenimendua,   Gizarte eta Kultur zerbitzuak, Osasungintza eta Gorputz eta kirol ekintzak, lanbide heziketa iraunkorra eta eskaintza partziala. Baina honetaz aparte oinarrizkoa den zerbait lantzen ari gara: berrikuntza. Egiteko, kudeatzeko, ulertzeko, aplikatzeko…era berriak bilatzen ari gara, kudeaketa taldeak hobetuz, estrategia-taldeen bidez arazoak aurreikusiz, hobekuntza- eta laguntza-taldeak sortuz, beti ere komunikazio- eta ezagupen-sare aurreratu baten barnean lana eginez.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus