Edukira joan
EU ES

Ingurumen-politika

Easo Politeknikoa bere erantzukizun sozialaz jabetzen da eta beharrezkoa ikusten du ingurumena babestearren ingurumen-politika bat ezartzea. Horretan ahalegina jartzen du baliabideen erabilera jasangarria egiten, klima-aldaketa arintzea sustatzen eta aldaketara eta biodibertsitatearen babesera egokitzea bultzatzen, kutsadurari aurrea hartzeaz gain eta ikastetxearen jarduerak ingurumenean eragiten duen inpaktua gutxitzeaz gain. Halaber, bere garapen pertsonala eta soziala ingurunearen, ekonomiaren eta gizartearen jasangarritasunaren gakoan irudikatzen duten pertsonak prestatzeko konpromisoa hartzen du.

Ingurumen-politika honi edukia emateko, honako printzipioak ezarri ditu:

  • Easo Politeknikoko kidegoa heztea, prestatzea eta sentsibilizatzea bere jardun profesionalaren garapenerako duen ingurune-portaera hobetzen. 
  • Ikastetxearen kudeaketa-eremuetan ingurumen-praktika onak sustatzea (aurrea hartu-arindu-berrerabili-birziklatu). 
  • Bere bizitza-zikloaren azterketa egin.
  • Karbono dioxidoaren isuria gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, klima-aldaketa arintzearren. 
  • Programa, erakunde publiko eta pribatuekin kolaborazio-kanalak ezartzea antzemateko ingurumen-jokabide berriak identifikatzeko. 
  • Ikastetxean aplika daitezkeen ingurumen-eskakizunak (legezkoak eta berezkoak) betetzen direna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

 

Konpromiso hauek beren isla daukate gure eguneroko jardunean eta ingurumen-kudeaketaren planaren garapenean.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus