Edukira joan
EU ES

Albisteak

Torrekua enpresa sortzaileen haztegira bisita

2020-01-27

Easo Politeknikoko bitxigintza artistikoko ikasleek Errenteriako Torrekua artisau enpresen haztegia bisitatu zuten joan den astean.

Bertan, Esti Susperregik, zentroaren arduraduna, proiektuaren berezitasunak eta tailerrak erabili ahal izateko zein baldintza dauden azaldu zizkien. Hau guztia Oarsoaldeko eskualdeko ekintzailetza ekimenen barruan dago.

Idoia Lizeaga ikasle ohiak azken 3 urteetan haztegiko kide gisa eduki duen esperientzia bikainaren berri eman zien, bai eta Errenteriako alde zaharrean denda eta tailerra irekitzeko hurrengo proiektuaren berri ere, betiere Errenteriako Udalaren plan estrategikoan oinarritutako sormen-industriak sustatzeko programaren barruan.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus