Edukira joan
EU ES

Prebentzioaren astea dator

  • 2020-04-24 |

Lanbide Arriskuen Prebentzioko teknikaria lehen lerroan jarri du koronabirusak, enpresen prebentzio betebeharrak gehituz, kutxadura biologiko honen aurrean babesteko, gure ikasleak ere etxetik ikasten ari dira; ekonomia martxan jartzen hasten denean enpresetan esku bat botatzeko prebentzio neurriak ezarriz.

Bide horretan, urtero bezala, apirilaren 28-a “Laneko osasuna eta segurtasunaren eguna” ospatzeko prebentzioaren astea antolatu dute easoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek. Aurten berezitasun batekin; erabat sarean antolaturiko ekintzak izango dira, easoko komunitate guztian prebentzio kultura sustatzeko asmoz.

Easo Politeknikoak prebentzioari ematen dion garrantziaren erakusgarri "easoko 3. prebentzio ezagutzen" lehiaketa jokatuko da, beste gaurkotasuneko hainbat gairekin batera: laneko akosua, arrisku biologikoen prebentzioa, amiantoa, larrialdietako langileen arrisku psikosozialak eta estresaren kontra umorea ere landuko dugu.

Webgune honetan duzu eskuragarri egitarau osoa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus