Edukira joan
EU ES

Elkartasun Festa, erronka bat baino gehiago

  • 2020-02-12 |

Gogoan dugu Unai, Cris eta Maierrek erronka aurkeztu ziguten eguna, hasieran, ikasturtea gainditzeko eginbehar bat bezala ikusten genuen, eta azkenean emaitza ikaragarria izan da. Emaitza bidean eta bertan bizitakoa izan da, emaitza ez da gainditu bat, emaitza Aspanogi elkartean dauden familiei ahalik eta laguntza gehien eskeintzea izan da.

Elkartasun festa hau antolatzerakoan, elkarrekin lanean ikasi dugu, mugitzen, galdetzen, lotsa kentzen… Gorabeherak izan arren, denon artean ekitaldi arrakastatsu bat sortzea lortu dugu. Momentuoro ginen konsziente egiten ari ginenaz, eta Aspanogi izan da motibazioa, ilusioa eta gogoak sorrarazi diguna.

Eskolaz kanpoko orduak ez dira etxeko lanak izan guretzat, nahigabe, gure ekitaldia egunerokoan egotea lortu dugu, gure ingurukoei egunero komentatzea.

Baina hau guztia ez du 18 ikasleko klase bakar batek antolatu, hau guztiaren atzetik, jende pila egon da. Esaterako, tonbola erraldoia antolatzeko, eskertzekoak ditugu elkarte, pertsona, talde, enpresa… pila bat. Hau guztia ez litzake posible izango Katxiporreta lantaldearen laguntzarik gabe, ezta Aspanogi eta Añorgako KKE elkarteen inplikaziorik gabe ere. Eskertzeko dugu komunikabideei, zabaltzen lagundu gaituzuonoi, baita aizkolari,bertsolari, dantzari, abeslari… eta abar luze bati.

Azkenik, eskerrik asko bihotzez hurbildu zineten guztioi. Argi ikusi dugu, jende ona badagoela, eta gutxitik asko egin daitekeela, gutxi beti dela zerbait… Segi dezagun egunerokoan ekintza oro kontzientziaz egiten, mundu justu eta elkartuago bat sortzen saiatzen!!

GORA ASPANOGI, GORA ELKARTASUNA ETA GORA ELKARTASUN FESTA!!

Gizarte eta Kirol Animazioko 2.mailako ikasleak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus