Edukira joan
EU ES

EASO Politeknikoa FLL Euskadi-ren kolaboratzailea

  • 2020-03-07 |

Larunbatean, otsailak 8, FLL Euskadi ospatuko da Bilbon, Arratasen eta Donostian. Innobasque-k bultzatutako STEAM hezkuntza programa honek Donostiako Sustapena-ren laguntzarekin Donostian izango dugu Eureka Museoan.Aurtengo erronkari erantzunez, taldeek irtenbide berritzaileak bilatuko dituzte lan egin eta bizitzeko ingurune hobeak eraikitzeko.

EASO Politeknikoak erronka honekin zerikusia duten hainbat eremutan lan egiten du, hala nola instalazio elektrikoak, zurgintza eta altzarigintza eta eraikuntza.

Azken garaian, eraikuntza arloko bigarren mailako ikasleak Donostiako Matia kalean eraikin baten diseinuan aritu dira buru-belarri. BIM metodologia erabili dute denbora errealean kolaboratzen. Bideo honetan ikus daiteken emaitza lortzeko erraminta ugari erabili dute, hala nola SketchUp, Autodesk Revit, AutoCAD, Lumion, Enscape, InfraWorks eta VR Oculus Rift.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus