Edukira joan
EU ES

Elkartasun festa otsailaren 8an Añorgan

  • 2020-02-03 |

Gizarte eta kirol animazioko 2.mailako ikasleak otsailaren 8an Añorgan ospatuko den Elkartasun Festa antolatzen dabiltza.

Goizeko 10etatik 14.00ak arte ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute, umeentzako jolasak, Porrotxen emanaldia eta Zumba saioa besteak beste. Bertan bildutako dirua Aspanogi elkarteari emango zaio, beraz jendearen parte hartzea eta laguntza ezinbestekoa da. Diru bilketan laguntzeko tonbola bat antolatu dute eta momentu honetan materiala biltzen dabiltza egunean bertan zozketatzeko, beraz bigarren bizitza bat izan dezakeen materialarekin lagundu ahal izango du jendeak.

Gonbidatuta zaudete!

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus