Edukira joan
EU ES

Urpekaritza simulakroa

  • 2019-11-19 |

Azaroak 14ean, Getariako Malkorbe hondartzan, EASO Polkiteknikko Osasun Larrialdiak zikloko ikasleek Blas de Lezo BHIko urpekaritza ikasleekin elkartu eta bederatzi simulazio egin zituzten.

Bi zikloetako ikasleak elkarlanean gustura ibili ziren eta esperientzia aberasgarria izan zen, beste taldeen jarduerak ezagutu eta koordinazioa lantzeko.

Danel Llavorik dioenez “Aurten eguraldi ona egin du eta eguna ondo hastea eta disfrutatzea baimendu digu”. Oihane Etxaberen ustez, gauza berriak ikasi genituen, esperientzia berri bat izan da guretzako“. Oier Lujanbio ikaslearen iritziz “oso ondo egon zen aurreikusita genuenaz aparte kasuak inprobisatu dituztelako egoera errealistagoa eginez”.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus