Edukira joan
EU ES

KLIMA 2050

  • 2015-11-30 |

foto del grupo que asistió al evento

2015eko azaroaren 25ean Ingurumen-Hezkuntza eta kontrola goi-mailako zikloko ikasleek "Euskal Autonomia Erkidegoko klima aldaketaren aurkako estrategia, Klima 2050. Gure herri eta hirien ekintza-estrategiak" jardunaldi teknikoan parte hartu zuten, interes handia eta jarrera kritikoa agertuz.  

Bertan Euskal Autonomi Erkidegoak Pariseko COP21 Klima Aldaketaren Munduko Goi Bilerara eramango dituen datuen berri izan zuten.

Bestetik, “Compact of Mayors” ekimena ezagutu zuten. Amurrio, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteiz ekimenari atxiki zaizkio. Ekimena honela definitzen da: “munduko ahalegin kooperatiborik handiena berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko, aurrerapenen jarraipena egiteko eta klima-aldaketaren inpaktuen aurrean prestatzeko”.

Azkenik estrategiaren barruan kokatutako ekintzak ezagutu zituzten eta Bilbon, Gasteizen eta Donostian burutzen diren klima-aldaketaren aurka borrokatzeko jardunbideak entzun zituzten. Galderen txanda iritsi zenean, Eritz Torres ikasleak Pariseko COP21 biltzarrean hartuko diren erabakien betebeharrari buruz galdetu zuen. Alexander Boto-k, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak erantzun zionez, Europar Batasunak erabakiak derrigorrezkoak izatea nahi du, baina zaila izango da Estatu Batuek hori onartzea.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus